17 urte

Gaur 2012/01/23a, 17 urte bete berri dira Gregorio Ordoñez PPko Donostiako bozeramailea alde zaharrean bazkaltzen zegoela ETAk hil zuela, gaur 17 urte beranduago, PPko egungo bozeramaileak, datorren udan Kontxara berriz bere “Peugeot Tweet” moto berrian joan ahal izango dela irakurri diot, azkeneko 15 urtetan egin ahal izan ez duena berreskuratuaz, hau da askatasuna.
Nik Gregorio ez nuen pertsonalki ezagutu, dakidan gauza bakarra gauzak hain gaizki ez zituela ba egingo, bera buru zelarik 1994ko Eurparako hauteskundetan Donostian talde bozkatuena gertatu bait zen, Ramón berriz bai ezagutzen dut, beraz bere gaurko hitzak beteko diralakoan nago, zinez sinisten dut, ez dago besterik, Ramón-en nahia behar dugu beraz eskatzen duen askatasun osoa, pertsona “normal” bezala ibili ahal izatea, ez da hainbeste eskatzea ala? Ala izan dadila,
Amen.

 
Oianko Choperena | Online Marketing Manager 

 

Share

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *