1978 – 2011 | Urteak joan, eta etorri

oianko - zuzendari

//
Aste bukaera benetan bikaina igaro dut, ostiral gauean lehenengoz Pintxos&Blogs -era agertuaz, eta bertan Pedro Miguel Etxenike eta bere Donostia International Physics Center -en egindako lana besteak beste entzunaz… hori gutxienekoa izanik, azken finean, mendiaren gailurrera igotzerakoan, mendiari bi buelta emanaz gailurra ikusi gabe, eskeintzen bait zituen bere erantzunak, eliza, politika, … -ean sakon satuaz. Era berean “in personeuskaljakintzako Maite Goñi ezagutzeko parada izan nuen, hori bai ahotsik gabe baino “in person” azken finean…
 
Larunbata eta Igandea ere bikain, urteak aurrera doaz, eta Donostian gure ohiturak maite ditugula  garbi dago, kalderero eta “Iñude eta Artzaien” konpartsak osasun ona dutela ikusteko aukera izan genuen, jendea gainezka hauek ikusteko eta humore onaz denok kaleetan disfrutatuaz.
 
Urteak izan dira hau hala ez zala, ondoan bi aitona nituen, bata besteari, duela 15 bat urte, konpartsa bakar bat betetzeko ere jenderik ez zegoela esanaz, “…eta beitu orain!! Konstituzio enparatza tope zeok…” ziolarik. Atzekaldetik berriz Ansorena “Mirri”ren agindupean  txistulariak   Sarriegiren hainbat doinu joaz.
 
Guzti honek alde zaharreko eta nire gaztearoan Orixe ikastolako garaitara bueltatu arazi ninduen, nun egun “Elbira Zipitria andereñoa”ren kaletik korrika batean jeisten ginen, Santa Maria eliza atzekaldeko atexka txiki batetatik ateraaz, gurasoak noiz ikusiko edo eta bestela, kale nagusitik alderdi eder-erainoko bidea baloi bati joaz arratsaldea igarotzeko …
 
Bizitza aurrera doa bai, baita sare sozial, web 2.0 eta beste hainbat komunikatzeko bide, baina guztien gainetik… ohitura eta usadioei eutsi behar diegu, hori garbi dut.
//

Oianko Choperena | Online Marketing Manager 

 

Share

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *