2010 Izozketaren urtea

oianko - coche congelado

//

2010eko urte hau, zenbaitzuk 10eko urtea zela espero genuen, lan, osasun edo beste esparrutan beteko ziren  ideiekin.
Zoritxarrez, entzun berri dut gasolina berriz ere igo behar dela, oraingoan ez omen delarik “barril”aren prezioagatik, baizik eta zerga eta euroaren “indar” haundiagatik, dolarrarekin konparatuaz.
Bestetik kontroladore batzuk sekulakoa antolatzeko gai izan dira estatu osoan, demokrazia aroko indar militarren lehenengo erabileraren beharra eta guzti.
Gizartearen % 20a langabezian, eta zenbakia etenik gabeko goruntzko joera geldiezin batetan sartuta.
Sindikatuek ekainean, irailean egingo zuten greba deialdia aurreratzen, eta bitartean hauek, kapitalismo kiratsa darion itsas oporrak dastatzen.
Benetan izoztutak uzteko urtea, ezin okertu, baina hori bai, gizartea lasai dago: Belen Esteban bere mutil lagunarekin bueltatzear dago, Barça eta Madril arteko partidak denok TV baten aurrean elkartzeko indarra du, kontroladoreak, gizartearen kontra dihoazten bere biziko terroristak bilakatu dira.
Politikatien artean ez dago bakar bat ere, egoera honetatik ateratzeko bidea erakusteko gaitasunik agertzen duenik. Nora goaz?
Benetan izozturik utziko gaituen 10eko urtea.
//

 
Oianko Choperena | Online Marketing Manager 

 

Share

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *