#CICD

idaho
Aurreko astean Donostiako Kursaalean, “Ciudadania Digital Nazioarteko kongresoa” egin zen Diario Vasco-ren eskutik eta nire ustez Iñigo Kortabitarte-ren eragin haundiz gainera . Lehenik eta behin zoriontzekoa da, horrelako ekimen bat Donostian egiteko aukera edukitzea.
Lehenengo ihardunaldian soilik izan nuen aukera egoteko, bigarrenean kale egin behar izan nuen, dena dela nire ustez benetan interesgarria, oso jende ona hitz egin zuena, hasieratik gainera, Odon Elorzaren zinezko hitzak, non bere hauteskundetarako aurkezpena dela eta, social-media munduan sartu arazi duten.


 Bestetik Ben Brandzel-ek Obamaren kanpainari buruz hizketan egon zitzaigun, egia esan oso interesgarriak ziren puntu batzuk aipatu zituen, eta kanpokaldeko ikuspuntu honek, hemen gure herrian oraindik egiteke falta zaigun guztia erakutsi eta adierazten digu.
Enrique Dans-ek ere, bere ikuspuntu bitxitik hainbat gauza aipatu zituen, politikoki ez zuzenak ere, anonymous eta hacker-en aldeko hitzak eta guzti, hau nire ustez, bere estiloan, baina bikain.
Azkenik gehien gustatu zitzaizkidanetatik, Alfonso Alcantara izan zan, bere puntoa emanaz, humore osoz eta egiak esanaz.
Egia esan kongresoko egun osoa disfrutatzeko parada izan nuen, eta horrelakoak hitz-etan ezin dira esplikatu, beraz hoberena, hurrengora denak guateko aukera izatea da..

Oianko Txoperena | Social Media Management
Share

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *