Community Manager 2.0

oianko lontzo isabel urtzi

//
Gaurkoan Miramon-en Euskadi-Innova barnean,”Community Manager-a behar dut? Nola kudeatu gure enpresek Interneten duten presentzia” deituriko ekitaldira joan naiz.
Bertan Ideateca-ko Urtzi  eta Isabel kideek hitz egin dute besteak beste, eta egia esan oso ekitaldi on eta hurbila izan da, gertutasun haundiko esperientzien berri emanez, eta hemengo enpresek egindakoak. Besteak beste “2.0” deituriko kulturaren beharra enpresa barnean, eta honek kanpoarekiko izan dezakeen indarra azaldu dute.
Argi dago, eta horretan denak ados gaude, Community Manager batek, lehenik enpresaren “target”ak sakondu behar ditu, gero hauekiko betebehar edo xedea. Gero zein lantresnekin arituko den, eta bukatzeko guzti honen erantzun eta jarraipena.
Baina ez dezagun ahaztu, garrantzitsuena, “word of mouth” bikain bat lantzea da. bestelakoak, debalde daude.
Bestetik Lontzo Sainz ere bertan zegoen ikusle gisa, eta honek EITB-en opari gisa dudan bisita gogoratu arazi dit.
//


Oianko Choperena | Online Marketing Manager 

 

Share

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *