Donostia vs Irizpidea

eskuak
//
Edozein hirik behar ditu eguneraketak, hiri horren munduarekiko duen erlazio globala sakontzeko, hori garbi dut. Orain bai, bestetik hiri baten nortasuna mantentzea askoz ere garrantzitsuagotzat jotzen dut, hori bait da, besteengandik desberdintzen gaituena, eta Donostia bakarra munduan izatearen zergatia.
Identitate edo nortasuna mantendu arazten dizkigutenak, ez dira soilik danborrada edo eta bestelako festak, hiriak ematen dizkigun leku, txoko eta bestelako irudiak baizik. Ez dut nortasunezko hiririk ulertzen, bere etorkizuneruntzko bidaian, ohitura usadio eta historiak berarengan izan duen eragina ikertzen eta kontutan hartzen ez baldin baditu.
Azkeneko urteetan nire ustez, Donostian egin diren ekintzak, ez dute globaltasun baten batuketaren antzarik izan, hau da  beste hitzetan esanda, egindako ekimenak, puntualak eta norabiderik gabekoak izan dira, jendearekiko oso deigarriak, baina “hiri osotasun” kontzeptua zer nolakoa nahi dugun izatea kontutan hartu gabe.
XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran, hiri erreferente izandakoa, XXI. mende hasieran  inolako garrantzirik gabeko hirian bilakatu zaigu. Ba al dugu zer nolako “hiri eredu”-runtz garamatzate? Inguruko hiri haudiek Toulousse, Bourdeaux, Bilbo… bere bidea burutzen hari dira, Bourdeaux-eko Garona ibaiaren eskubiko ertz-ean hiri gune berri baten sorrera garatzen hasia da, hiri batetan parte hartzen duten errekurso guztien aldaketaz, errepide, hirigintza… Bilbon ere Ria 2000 proiektua dute “target” modura.
Donostian zein da, jarraitzen hari den irizpidea, hiria globaltasunez ekoizteko?.  
Ez da soilik, San Martin, Bretxa eta bestelako nortasun galerak izan, ikusten det, hau aurrera doala, zer nola ulertu daiteke bestela “Alderdi Eder” berriaren irudia?, mesedez utzi iezaguzue Donostiar identitate pittin bat, eskatzen dudan gauza bakarra hori da Donostiar identitatea mantentzen jarraitza. 
//
Oianko Txoperena | Social Media Management

Share

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *