EuroCity-aren Erakus lehioa.

A TOMAR NOTA SEÑORES !!!!

Aviron Bayonne eta Biarritz Olympique-ren arteko partidaren irudiak ipintzen dizkizuet, nire ustez EITBk ez zion inongo garrantzirik eman partida eta ekitadi honi, naiz eta berez izugarrizko garrantzia izan kirol zein kulturalki. Zihur nago Bilbon jokatu izan bazen, partida zuzenean eta guzti emateko prest egongo zirela.
Egia esan EuroCityn izugarrizko giro ona, eta  erakusketa izugarrizkoa izan zen. bene benetan, udaleko politikari askok, kontutan artu beharko luketeen irudia da atzo emandakoa.
Atzokoan, Baiona  eta Biarritzeko jende asko Donostiara hurbildu zen, kotxe autobus, edo eta topoan. Hauek ez dute inoiz iparraldean estadium bat egiteko ideiarik zabaldu. Zertarako?, 35 minututara Donostian, 35000 pertsonetarako lekua duen ANOETA izeneko estadium-a dute eta, EuroCityaren barnean.
Hori da GloKaltasun mentalitatea izatea, hau da inguruko baliabideak erabili, norberaren onurarako. Ezin gera denbora guztian barne borroketan ibili, nire ustez baliogabeko eztabaida direnetan, hau da: 
Aeroportu berria, kirol portu berria… Zertarako? ordu beteko erradioan, pau, Biarritz, Ondarribi, Bilbo, Iruña eta Gasteizeko aeroportuak ditugu, aprobetxa ditzagun. Ez al da hobeagoa, Biarritzeko aeroportuari, falta zaizkionak zuzentzea eta hau EuroCity-aren aeroportu ofiziala bilakatzea?, eta ondorioz ondarribikoari zuzenduriko diruak, BEHAR ETA EZ DITUGUNetara zuzentzea?. 
Kirol portua pasaian?, zenbat txalupentzako beharra dago?, ezin al dira egun dauden beste kirol portuak moldatu behar hauetarako?, estae batetarako Hendaiakoa?. 
Saia gaitezen EuroCity modura pentsatzen hasi, beharrezkoak direnetan sakontzen, eta dauzkagunak hobetzen.
Bestela inuruko hirien aurrean ez dugu inolako aukerarik izango, eta beti postaleko hiri batetan soilik geratuko gara.

Oianko Txoperena | Social Media Management

Share

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *