Eurocity + Euskera = Etorkizuna

oianko choperena zubia eurocity

 
//
Badira 35 urte pasatak  Baionako hirian jaio nintzela…, garai artako tira birak zirela eta, nire bizitzaren lehenengo pauso eta malkoak Miarritzeko karriketan igaro omen nituen, garai artako “SilverCross” baten barnean batak eta besteak pasiatzen nindutelarik… Orduztik, omen datorkit nire iparralderuntzko maitasuna, eta berarekiko ikusmira.
33 urte igaro dira Donostiara bizitzera ekarri nindutenetik, baina orduztik iparraldearekiko maitasuna bertan jarraitzen du, zentimetro bakar bat ere mugitu gabe. 
Alde batetik bestera, ibai bat, “muga”, edo eta hizkuntzak urrundu eta desberdintzen gaituela esaten da, baina nik ez dut ala uste. Nire ustez jendearen erosotasun, beldur  eta kultura falta dira gehien desberdintzen gaituztenak. Zenbatek,  Santander, Burgos, Salamanca.. eta beste hainbat hiri eta herri ezagutzen dituzte, baina era berean Baiona Maule edo eta Donibane Garazi mapan jartzeko gaitasunik ere ez dutenak.  
Bestetik, bada poztazun osoz jaso beharreko berririk ere… 2700 haur baino gehiago eskolatzen dituzten  24 ama eskola, 3 kolegio, edo eta lizeo bat daudela jakitean, eta kopuru hau urtetik urtera hazten dihoala  etengabeki…
Atzokoan Doninbane Lohitzuneko haur jolasen gune batetan nengoelarik nire adineko ama batek euskera hutsean zebilen solasean  bere semearekin, hau duela zenbait urte “txokante”-tzat jotzen zan, baina egun gero eta ohizkoagoa dala uste dut, dendetan ere euskeraz entzuten gaiztuztenean, euskeraz erantzuten gaituzten saltzaileak ere gero eta ugariagoak dira. Akaso utopia ote, baino baliteke, hemendik denbora ez oso luzera, euskeraz hitz egin eta komunikatuko den EuroCity edo EuroHiri baten lehenengo hurratsak izatea, eta honetan denok lagundu behar dugu, denok egin beharreko bidea da, bat ez gatozen beste eratako gaiak bazter batetara utziaz. 
//

Oianko Choperena | Online Marketing Manager 

 

Share

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *