EuskalHiria + EuroCity = # EuroHiria


Pintxo&Blogs
Ostiralean  berriz ere Pintxos&Blogs eko bilkura berri batetara joateko aukera izan nuen. Oraingoan EukalHiria izango zuen izenburu, eta horri buruz hitzegiteko, Antxon Lafont enpresa gizon ezaguna, Kepa Korta, Ordiziko alkate izandakoa, eta egun Donostiako plan estrategikoaren kudeatzeilea dana, eta azkenik lagun dudan Igor Calzada, atera berri zuelarik bere euskaHiriari buruzko “Hacia una ciudad Vasca?, aproximación desde lainnovación Social” .
Oso atsegina izan zen pasa genuen tartea, gaia nire ustez zinez garrantzitsua bait da, eta maila altuko gonbidatuak genituen solasean.
Baina gauza guztien gainetik, niri oraindik ez zait oso garbi geratzen, Euskal Hiri, EuroCity edo bestelakoetaz hari garenean, ez hari garen utopietaz hitzegiten. Hau da, “Hiri” hitzak nortasun bat du, eta nire ustez, nortasun hori jendearen arteko harremanen suspertzean datza, eta egun, ez da posible. Nola liteke, eta bertan aipatu nuen ere, Donostia bezalako hiri batek, 6 aeroportu izatea ordut´erdiko muga batetan? (Pau,Biarritz, Hondarribi, Bilbo,Iruñea,Gasteiz) Hori datu esanguratsua da, hau da bakoitzak berea nahi dugu, eta ez dugu elkarkidetza, harremanetarako tresna edo baliabide bezala ikusten. Esaterako, Donostian Pasaiako portua eraikitzeko plangintza dago, eta inork ez du aztertu Antxon Lafont-ek esan zuen bezalaxe, akaso Bilbo eta Baionako portuekin nahikoa genukeela. Zergatik ez ditugu bide berriak eraikitzen?, hau da Hondarribiko aeroportua beharrezkoa ez ba zaigu, erabili dezagun Biarritz-ekoa, eta saia gaitezen Hondarribiko eremua, beste gauza desberdin batetarako erabilgarria izan dadila, egin dezagun eukalHiriko Silicon Valley, bertan, 🙂
Elkarkidetzak, bata bestearen beharretara eramango gaitu, eta honek elkar harremanak eragingo ditu, esaterako Biarritz Olympique edo eta Aviron Bayonne-k partida garrantzitsuak dituztenean, Donostiako Anoetara begiratzen dute, eta ez dute inolaz ere zelai  berri batetan pentsatzen, honek elkarkidetza/ harremanak/ elkarezagutze/ Beharra/ eragiten ditu.
Euskal Hiria behar du izan lehenengoz elkalkidetza hiria, eta behin hori egotearekin, zilegizkoa izango da veste “hiri” batzuetan sinistea.
Bestetik Kepak zihoen, dirua mugitzen duten administrazio empresa guztiak Bizkaian dutela gunea. Hau lotsagarria izan da, da, eta izango da. Harreman sare bat lortu, bakarlana hautsiaz, honen beharra dago, non hiri-gune bakoitzak bere nehurrian, administazioruntzko partaidetza beharko luke eduki. Bestela “Katalanizatze” prozedu batetan egongo ginateke, hau da Bilbo = Bartzelona, eta veste guztia orbita.
“Hiri” honetan nire ustez, Euskarak , bere lekua eduki beharko luke, Gaztelania eta frantsesarekin, eta bai Frantsesa diot, 3 hizkutz hauekk bait dira, bene benetan harremanen sortzera gonbidatuko gaituztenak. Gazte gaitik hiru hizkuntzetan zergatk ez?, ez al dute veste herrialdetan egiten?
Azkenean asko gustatu zitzaidan Euskera politika tresna ez izatearen eskaera edo eta komentarioak, azkenean ez al da posible eskuin indarreko inork euskeraz egitea? Bai posible da, da eta ereduak izan genituen bertan. Zorionez !
Bukaeran Xabier-ek ETAren gaia atera egin zuen, Antxon-ek denok lan egin beharraren alde egin zuen, eta zuzenean Ramón Gómez Ugalde ri zuzendu zitzaion honek eta bere kideek zuten erantzukizun historikoa aipatuaz, era berean Ramón  Gregorio Ordoñez-en bide bereko pertsona modura ikusten zuela aipatu zuen, eta azken honekiko zuen estima. 

Mila esker Pintxos&Blog-eri horrelako ekimenak egiteagatik, baita noski Xabier de la Maza eta bere lanari, horrelakotan asko ikasten da, hori bai, beti bezala nahi duenak ikusi eta ikasi, eta nahi ez duenak , itsu.



Oianko Txoperena | 
Social Media Management
Share

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *