Subjektu Pasibo vs Aktibo

Azkeneko urteetan lanbide arloan izan dudan  ardatz nagusienetako bat gizarte sareetan eta enpresen irudia interneten zabaltzearen  inguruan bideratua izan da, honek era berean gertuki eta paraleloki, nik sujetu bezala  sare hauetan bideratutako ekimenetan parte hartzera eraman nau, gizarte sareetako indar eta askatasunaz jabeturik.
Baionan jaioa eta txikitatik Donostiarra, honek EuroCityko bizilagun modura bizi ulertu eta pentsatzera eraman nau, kezkatzen edo gaizki iruditzen zitzaizkidanak jakineraziz, gure etorkizuna EuroCity edo EuroHiri honetan dagoela uste bait izan  dut beti, leku bakoitzeko hoberena denon artean baliatuaz . Gora Gipuzkoa” bezalako taldea ere sotu  izan nuen sareetan barne, Gipuzkoa eta  EuroCityaren aldeko etenik gabeko ideiak zabalduaz,  baita nire blog-etik ere.
Hau dela medio, zenbait pertsona nire ekimenak “virtual world”-etik plazara eramatea eskeini zidaten, orain arte nire ideia mundu honetatik at mantentzearena zen ordea.
Azkeneko asteetan ponentzia batzuk burutu izan ditut eta hauetan zenbaitzuk galdera berdina luzatu didate, ea nire ekimen birtualak, erreala den bizitzara eramateko kemenik ez nuen, hau dela eta ez dela… egunkaritan “Hamaikabat taldearen zerrendetan  ateratzen naizela irakurriko duzue.
Nire ustez, edozein administraziotako zuzendariek zikloak bete behar dituzte, eta hauek aldatzen joan, bertako itxura, ideia eta berziklatze prozesu on batetarako, hau hiriarentzat onuragarria da, etengabeko dinamismo bat emango diolarik, batetik zuzendari berrien ideiak, eta bestetik oposizioaren lan onagatik.
Nire buruak ere erabakia, hau da,  subjektu pasibo izatetik subjektu aktibo izatera bultzatzen ninduela ikusten zuen, eta egun hiri honetan beharrezkoa dela uste dut. Post- Odonismo bat beharrezkoa dala diogu askok, baina biztaleon gehiengo batek anonymous izaatetik ez dugu pasa nahi, arazorik eta buruhausterik gabeko bizitza hontan, baina gero kritikak zabaltzen, hori bai etxe barnean. 
Nire ustez Iñaki eta bere taldean, hiriak behar duen aukera hau dago, garbi ikusten dut, udal  politika on eta gogor bati eraginez, ezina ekinez egina, nire ustez orain arte inor lortzen saiatu ere ez dena, bestelako arazoak besteentzako utziaz, azkenean “gauza txikien indarrada hiri bati nortasun-a ematen diona.

En fin, jakinaren gainean zaudete.

Oianko Txoperena | Social Media Management
Share

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *