Olentzero Nafartarra
//
Jakinaren gainean nago, Bizkaiko Mungia herrian Olentzeroren etxea sortu dutela, 1510eko Landetxo Goikoa duen baserri batetan.
Nik uste hau ez dala oso egokia, azken finean Olentzero nik dakidala, Nafarroako Pirineo aldeetako Larraun edo Lesaka herrietatik datorkigun erdi egi erdi kondaira den pertsonaia bait dugu. Beraz, bere etxea, zail xamarra izango litzateke Bizkai aldean edukitzea.
Urte luzez Olentzero Bortziri aldean soilik ezaguna zan, gero hau Bidasoaren bidea Irun alderutz jarraituaz, inon gehiago ez zen ezaguna.
José Miguel de Barandiaranek (Aita Joxemiel) bere “Obras Completas”-en , dio Lesakan Olentzaro bizi zala eta Julio Caro Barojak “erlijio zahar”-ari buruzkoan dio Lesakan Olentzero, Olentzaro edo Orentzero delakoa zegoela . Izena Onen + Aroa = Olentzero. Beste kasu bat, Juan Garmendia Larrañaga, bere Ikastolen Elkarteak argitaratutako “Hiztegi Etnografikoa” Olentzerori buruz dio, “…izen eta jatorrian buruzko teoriak desberdiñak daude eta Lesaka izendatu zaio jaioterritzat”.
Zinez diot, gauzei bere nortasuna mantentzea beharko lukeela izan gure lana, eta ez batak edo besteak nahi duenaren arabera. Ala norbaitek ulertuko luke, Santa Claus-en etxea Cadiz-en egotea?
Saia gaitezen bakoitzarena eta denona errespetuz tratatzea.
//
Oianko Choperena | Online Marketing Manager